Datak eta ordua
Jada badugu aurtengo egutegia: 3 entsegu egingo ditugu mailua, zartagina eta abestiak berriro martxan jartzeko; bai, ustez denok genekizkien horiek… baina nonbait lozorroan zeudenak.
Ostirala
Urtarrilak 23 · 18:30
Altza Herri Ikastetxea SJC
Lehen Hezkuntzako eraikina (Txapiñene)
Ostirala
Urtarrilak 30 · 18:30
Altza Herri Ikastetxea SJC
Lehen Hezkuntzako eraikina (Txapiñene)
Ostirala
Otsailak 6 · 18:30
Altza Herri Ikastetxea SJC
Lehen Hezkuntzako eraikina (Txapiñene)
Hasiera 18:30etan emango diogu.Ordu horretarako heltzerik ez baduzu, etorri lasai beranduago; hemen inor ez da kanpoan geratzen pixka bat berandu agertzeagatik.
Zer eraman behar da?
- Mailua eta sartagia (edo nahiago baduzu, pandereta).
- Oraindik ordaindu ez baduzu, izen ematearen 5€ak.
- Eta garrantzitsuena: ondo pasatzeko gogo asko eta kuadrila egitekoa.
Animatu entseguetara etortzera: erritmoak, sarrerak eta abestiak berrikusten dira, eta batez ere giroa sortzen da. Gero kalejiran dena hobeto entzuten da, aurretik pare bat barre bota baditugu elkarrekin.
Entsegu batera etortzearekin nahikoa da kaldereroen giroan sartzeko; hiruretara etortzen bazara… diploma alegiazkoa eramango duzu, baina harrotasuna benetakoa izango da.
