Altzako kaldereroak banner

Altzako Kaldereroak 2026

Altzara bueltan dira kaldereroak. OTAILAREN 8an, 17:00etan, kaleak berriro beteko ditugu musikaz, kolorez eta jai-giro biziaz. Etorri konpartsara, egin bat ekimenarekin eta izan Altzako Kaldereroen lehen urte historikoaren parte.

EMAN IZENA HEMEN
Parte hartu

EMAN IZENA ETA PARTE HARTU

Konpartsan parte hartu nahi baduzu,, bete izena emateko inprimakia eta utzi zure izena. Horrela, taldeak, entseguak eta komunikazioak antolatu ahal izango ditugu, inor kanpoan gera ez dadin.

Joan izen-emate orrira
Entseguak

Konpartsaren enteguak

Konpartsak bat eginda jo dezan eta egun handiaz ahalik eta gehien gozatzeko, izena emandako guztientzat irekitako entseguak antolatu ditugu.

Entseguen orrian aurkituko duzu informazio eguneratu guztia: datak, ordutegiak, lekua eta ondo prestatuta etortzeko gomendioak.

Ikusi entseguen informazioa
Historia

Kaldereroei buruz

Nondik dator ohitura hau? Zergatik ibiltzen gara kaleetan mailuekin, sartagiekin eta kantu artean? Historia orrian jai honen jatorria, esanahia eta bitxikeriak kontatzen dizkizugu.

Irakurri gehiago kaldereroei buruz
Historia de los caldereros
Abestiak

Altzako Kaldereroen abestiak

Hemen aurkituko dituzu Altzako kaldereroen abestiak eta grabazioak, etxean edo kuadrillan entseatu ahal izateko.

Joan abestietara
Oroitzapenak

Altzako Kaldereroen Irudiak

Aurten ospatuko dira berriro kaldereroak Altzan, eta oraindik ez dugu konpartsaren argazkirik. Lehen edizio honen ondoren pozez betetako irudi asko izango ditugulakoan gaude, elkarbanatzeko prest.

Argazki eta bideoak izan bezain laster, oroitzapenen orrialdera igoko ditugu.

Ikusi oroitzapenen orrialdea
Ideas para tu traje calderero
Prestaketa

Zure jantzia osatzeko ideiak

Oraindik ez baduzu jantzi osoa prest, “Prestaketak” orrian proposamenak eta estekak gehitzen joango gara zure kalderero edo kalderera jantzia osatzeko: gonak, txalekoa, zapiak, txapelak, apaingarriak eta gehiago.

Zenbait esteka afiliazio bidezkoak izango dira kaldereroen gastuak estaltzen laguntzeko eta jai hau hazten jarraitzeko.

Joan prestaketen orrira
Dohaintzak

Lagundu kaldereroei

Konpartsak hazten jarrai dezan lagundu nahi baduzu, dohaintza boluntario bat egin dezakezu eta antolaketa, musika eta material gastuekin lagundu.

aportación
bertako merkataritza

Festa ahalbidetzen duten enpresak eta elkarteak

Altzako Kaldereroak ekimenaren atzean auzoko denda, enpresa eta elkarteak daude, konpartsa aurrera atera dadin denbora, baliabideak edo zerbitzuak eskaini dituztenak.

Haiek ezagutzera, haien lokalak bisitatzera eta haien zerbitzuak kontratatzeraanimatzen zaitugu. Altzako merkataritzaren aldeko apustua egitea auzoari bizia emateko modu zuzena da, egunez egun auzoa zaintzen dutenak babestekoa eta, bide batez, festek beste urte askotan indartsu jarrai dezaten lortzekoa.

ikusi hemen babesleak
>